Hurrengo estekak fitxa berri batean irekiko dira
Bilatzailea:
Search
Inicio | Gaixotasunaren deskribapena

Gaixotasunaren deskribapena

Ludopatia jokabidearen alterazio progresiboa da. Horren bitartez pertsonek jokatzeko behar kontrolaezina sentitzen dute (ausazko jokoak), edozein ondorio negatibo gutxietsiz. Adikzio horretan ez da substantziarik kontsumitzen, baina batzuetan beste substantzia batzuekin batera agertzen da, hala nola tabakoarekin, alkoholarekin edo drogekin (komorbilitatea esaten zaio horri).

Ezaugarriak

Ludopatia pertsona batek jokatzen dituen ausazko jokoak arazo larriak eragiten dizkionean sortzen da. Jokoan oinarrituta pentsatu, bizi eta jarduten du, beste edozein helburu alde batera utzita. Substantziarik gabeko adikzioa jokabide errepikakorra da, atsegina izaten da, hasieran behintzat; pertsonak kontrola galtzea eragiten du; gainera, tolerantzia agertzen da, nahi diren ondorioak lortzeko jokabidea areagotzen da; eguneroko bizitzan, familian, gizartean eta lanean eragin larria du, eta, jokabidea eteten bada, abstinentzia-sindromea agertzen da.

Familiari, lagunei… iruzur egin

Berriro jokatu, galdutako dirua berreskuratzeko

Jokoa estrategia gisa erabiltzea beste arazo batzuetatik ihes egiteko

Egonezina dago, suminkortasuna jokatzen ez duenean

Jokoa kontrolatzen saiatzean porrot egiten du

Gero eta kantitate handiagoak jokatu behar ditu

Ausazko jokoekiko kezka handia dago

Eragina jasaten duten eremuak

Joko patologikoak ondorio asko dakartza, eta hainbat arlotan du eragina. Hona hemen:

Arlo ekonomikoa

Zor handiak.

Ordainketak ez betetzea, pobretzea…

Familia arloa

Gezur etengabeak eta mesfidantza giroa.

Komunikazioaren narriadura.

Lege arloa

Legez kanpoko egintzak egitea.

Lapurretak eta ebasketak.

Arazo judizial larriak.

Arlo psikologikoa

Apatia eta depresioa.

Autoestimu txikia, errutasun sentimendua.

Tentsioa, antsietatea, suminkortasuna eta ideia suizidak.

Arlo soziala

Isolamendua, zaletasunik, hobbirik… eza

Lagunen arteko lotura haustea, harremanak galtzea.

Arlo somatikoa

Loezina.

Jateko gogo falta.

Buruko, urdaileko, garondoko… minak

Lan-arloa

Arreta eta kontzentrazioa gutxitzea.

Lan-errendimendua gutxitzea.

Aukerak eta sustapenak galtzea.

Arlo ekonomikoa

Zor handiak.

Ordainketak ez betetzea, pobretzea…

Arlo psikologikoa

Apatia eta depresioa.

Autoestimu txikia, errutasun sentimendua.

Tentsioa, antsietatea, suminkortasuna eta ideia suizidak.

Arlo somatikoa

Loezina.

Jateko gogo falta.

Buruko, urdaileko, garondoko… minak

Familia arloa

Gezur etengabeak eta mesfidantza giroa.

Komunikazioaren narriadura.

Familia arloa

Gezur etengabeak eta mesfidantza giroa.

Komunikazioaren narriadura.

Arlo soziala

Isolamendua, zaletasunik, hobbirik… eza

Lagunen arteko lotura haustea, harremanak galtzea.

Lan-arloa

Arreta eta kontzentrazioa gutxitzea.

Lan-errendimendua gutxitzea.

Aukerak eta sustapenak galtzea.

Lege arloa

Legez kanpoko egintzak egitea.

Lapurretak eta ebasketak.

Arazo judizial larriak.

Aitortutako gaixotasuna

Ludopatia 1980an onartu zen era ofizialean buru osasuneko entitate nosologiko gisa, Ameriketako Psikologia Elkarteak (APA) lehen aldiz nahasmendu gisa sartu zuenean Buruko Nahasmenduen Eskuliburu Diagnostikoa eta Estatistikoa izenekoaren hirugarren edizioan (DSM-III).

DSM-Vn berriro aitortu da gaixotasun gisa, balorazio hori lortzen duen substantziarik gabeko adikzio bakarra izanik.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ludopatia gaixotasun sailkatua dela aitortzen du CIE-10ean, Ohituren nahasmenduen eta bulkaden kontrolaren barruan.